XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Da Billaron elexaurreti bueltea in barik, ba, yoan san elesportaleti artes, da, elesportalean agartu yakon barrerandi bet, d'esin pasau, t'atzera buelta in bear.

Ta bueltea in auen orduen atzera yoan san Dimera, d'argiek bardin segitotzen eskerretik orduen.

D'atzera Iyorreti bueltea in, da kamiños, oñes, sartu sen Billarora elesportalera eldu barik.

Da yoan san bere etzera.

GAUEKO ARIMAK (Leonor Ayesta) Uin kontaukotzut ser pasau yakon bateri: Zeberioko Santa Kurtzen andra bat il sen da itxurea auki auen promesa, seoser promesan bat.

Da gero urtetan otzien etzekoari ba leku askoan, da egun beten yoan san abadeagana pregunte etxeko andrea, ba a ber ser ein leion edo ba, selan urtetan dauen ba, amak edo estait nor ixingo zan.

Da abadeak esanotzen ba: Esaiosu ia ser deseetan yakon.

Da preguntau otzen da esanotzen: promesa bat itxi dauela kunplidu barik, urli elexan mesa bat entzuteko....

Da yoan san androri kunpriduten promesori da mesea akabau sen orduen eskatutzen pañelu bet emoteko, ba agur iteko.

D'an pañeluen amar atzamarrak, ba erreta, erre markea itxi otzen pañeluen.

ANBOTOKO SEÑOREA (Jose Arroita) Ba kueba bat on san seguru da Anbotoko Señoreri be an otesala ba, da beste bape beragas otesan.

Da batenbat yoan san a konsulta bat iten ba beragana.

Da ba, yoan san orduen emonotzen seguru sagardoa edateko basu bet, basu beten, da kurtzea in iyotzen seguru ba arturduen ba sorgin edo parte txarrekoen bildurre daukela ta, entzutea ta, kurtzea in iotzen basu orreri ta edan i auen seguru sagardo ori.

Da, akabaurduen basu ori, opatu iyotzen seguru te, esan i otzen: -Es, uin ori aureok (eurea dok), guk u, kurtzea in dotzek eta guk olangorik ixin geinkek e artu.

Da gero yoan siala ba beste lekuen batera da, an urre gorrie d'esan otzela: (...).